Euskal Herriko Mugimendu Feministak deitu duen deialdiari erantzunez, heldu den martxoaren 8an –Emakumeen Nazioarteko Eguna- ikastetxeko emakumezko irakasleen %70ak greba eginen du.
Ondorioz, ikastetxeko egunerokoa modu nabarmenean etenda egonen da. Zerbitzu minimoak, edonola ere, bermatuta daude; beraz, ikastetxera datozen ikasleak –euren irakasleen faltan- zaintzako beste irakasle batekin egonen dira.
Ordu horietarako, martxoaren 8ko berdintasun aldarrikapena oraindik ere beharrezko egiten duten arrazoien gaineko hausnarketa eta eztabaida bultzatu nahi duten ekintzak antolatu dira.