Udako geldialdi luzearen ondotik, aurreko irailaren 6an ikasleei ateak ireki zizkien Mendaur ikastetxeak. Eta horrekin, ohikoak diren nerbioez haratago, gorabeherarik gabe ofizialki hasiera eman zitzaion ikasturte berriari. Gogoratu beharra da uztailean jasotako agindua dela medio, ikasturte hasiera hilaren 7tik 6ra aitzinatu zela; trukean, martxoaren 19a jai eguna izanen delarik.
Honela, goizeko 9:00etan ikasleek tutoreak zain zituzten geletan. Hauek, liburu nahiz agendak banatzeaz gain, ikasturte honetako ordutegiaren eta irakasleen berri eman zien.
Aurten gurean hasi diren 1. DBHko ikasleendako, batez ere, egun berezia izan zen ostegunekoa. Ikaskide, eskola, etapa eta ordutegi berrira egokitzeko aldia dute orain. Prozesu horretan laguntzeko prest agertu ziren tutore nahiz gainontzeko irakasleak, baita zorterik hoberena opa ere.
Ikasturte hasierak zekarren ilusioak, ordea, ez zuen duela urte bateko gertakari lazgarria oharkabean pasatzen utzi; egun honetan bereziki ezagutu zuten guztiek gogoan izan baitzuten Unai Mutuberria ikasle eta laguna.
Utzi erantzuna