Astelehenetik aurrera, martxoak 16, gure ikastetxeak zabalik eta opertatibo jarraituko du ikaslegoa eta familiak, ahal dela telefono bidez, artatzeko.
Gainera, irakaslegoa eta ikastetxeko bestelako langileak zentruan egonen dira (jardunaldiaren flexibilizazioari eta telelanari dagokionez 47/2020 FAk administrazioko langileei eskaintzen dizkien eskubideak urratu gabe).
Nafarroako Gobernuak agindutako neurri honen helburua da gure ikasleek etxetik jarraitu ahal izatea haien ikasketa prozesua, beren lan ohiturak eta eskola jardueraren ohiko errutinak mantenduz.
Horretarako, Mendaur DBHIko irakasleak ikasleekin posta elektroniko bidez harremanetan jarriko dira astelehenetik aitzin, ikasketa materiala eta edukien errefortzurako lana bidali ahal izateko.
Utzi erantzuna