Ezohiko deialdiko azterketa egutegia
Mendaur DBHIko ikasketaburutzak ezohiko deialdiko berreskuraketa azterketen egutegia argitara eman du. Horren arabera, suspentsoak dituzten ikasgai guztietako azterketak ekainaren 17, 18 eta 19 bitartean eginen dira, hemen ikus dezakezuen ordutegietan.
Ekainaren 8an errefortzu klaseei hasiera emanen zaie
Berreskuraketa azterketetako ohiko deialdia igarota, eta horrekin ikasturte bukaerako notak jada publikatuak dauden honetan, ekainaren 8tik aitzin errefortzu klaseei hasiera emanen diegu Mendaur Institutuan.
Aurreko urtetan bezala, klase hauek ekainaren 17, 18 eta 19an burutuko diren ezohiko deialdiko azterketak gainditzera bideratuta egonen dira. Baina aurten, egoerak behartuta, modu telematikoan eskainiko dira.
Saio birtual hauekiko konpromisoa eta konpromisoa hobetzeko, SlotoGate-ren hobariak ikaskuntza-prozesu telematiko osoan zure dedikazioa eta parte-hartze aktiboa saritzea dute helburu.
Dokumentu honetan mailaz mailako errefortzu klase horien ordutegia ikus dezakezue.
Konfinamendu garaian sormenak mugarik ez
Martxoaren 13an ikastetxeko ateak itxi genituenez geroztik, garai zail bati egin behar izan dio aurre Mendaur DBHIko hezkuntza komunitate osoak. Lan egiteko molde berriei egokitu beharrari, inguruan gertatzen ari zen osasun larrialdiak sortutako kezka gehitu zaio.
Egoera gordin honetan, aldiz, gure ikasle askok euren sormen eta lanerako gaitasunaren froga argia eman digute. Horren adibide, Biologia/Geologia ikasgaiko 4. DBHko ikasle talde batek egindako bloga, maila berdineko beste ikasle batzuk historian zehar emakumeak izan duen papera aztertzen duen bideoa, edota Plastika arloan 3. DBHko ikasleek margolan ezagunen gainean egindako lana.
Doala hemendik 3. hiruhileko berezi honetan ikasle, guraso eta irakasleek egindako lan eskergagatik, gure zoriona eta esker ona.
2. eta 3. ebaluazioko eta ohiko deialdiko berreskuraketen datak finkatu dira jada
Datorren maiatzaren 26, 27 eta 28an zehar eginen dira ikastetxeen itxieraren ondorioz orain artean gin gabe geratutako 2. ebaluazioko berreskurapen azterketak, hala nola 3.ebaluazioari dagokionez, irakasleek egitea erabakitzen dutenak ere.
Gainerakoan, ekainaren 1, 2 eta 3an izanen dute ikasleek ebaluazioren bat gainditu gabe izatekotan hau berreskuratu ahal izateko beste aukera bat.
Hala ere, egun horietako azterketetan 5a lortzen ez duenak bigarren aukera bat izanen du horretarako ezohiko deialdiari esker, zeina ekainaren 17, 18 eta 19an zehar burutuko den.
Ikasgai bakoitzeko berreskurapenetako datak eta ordutegiak hemen kontsultatu ditzazkezue.
3. hiruhilekorako ebaluazio irizpide berriak ezarri dira
Hezkuntza Departamentuak emandako instrukzioei jarraiki, eta egoera berrira egokitu asmoz, Mendaur DBHI ikastetxeak 3. hiruhileko honetako ebaluazio irizpideak ikasgai guztietan aldatu ditu.
Honela, ikasturte hasieran banatutako “miniprogramazioetan” ageri denaz haratago, ebaluazio irizpideak hiruhileko honetan emandako moldaketa metodologikoei egokitu zaizkie. Gainera, ebaluazio honetan ikasleen lana eta dedikazioa bereziki sarituko da.
Irizpide berri horien zehaztasuna, mailaz maila eta ikasgaiz ikasgai, hemen ikusi dezakezue.
3. ebaluazioaren bukaera maiatzaren 25era aurreratu da
COVID-19ak sorrarazitako egoerak behartuta, Hezkuntza Departamentuak 3. ebaluazioaren amaiera maiatzaren 25era aurreratu du.
Gauzak honela, data honetatik aitzin berreskuraketa aldia eta errepaso klaseak etorriko dira. Zehazki, maiatzaren 26, 27 eta 28an 2. eta 3. ebaluazioetako berreskurapenak eginen dira. Ekainaren 1, 2 eta 3an ohiko deialdiko berreskuraketak, eta ekainaren 17, 18 eta 19an ez-ohiko deialdia burutuko da.
Ikastetxeak ikasleen ikasketa koordinatzeko webgune bat jarri du martxan
Dakizuenez, ikastetxeen itxierak irauten duen bitartean ikasleek etxean jarraitu beharko dute beren ikasketa prozesua egiten, ahal den neurrian ikasturteko edukietan aitzinera eginez irakasleek telematikoki igorritako materialaren bidez.
Egin beharreko lanen bidalketa eta jasotzea sinplifikatzeko eta familien koordinazioa errazte aldera, gaur bertan Mendaur Institutuak zuen eskura web orri bat paratu du. Bertan, taldez talde kontsultatu ahal izanen da egunotan irakasleek etxerako bidalitako lana.
[Read more…] about Ikastetxeak ikasleen ikasketa koordinatzeko webgune bat jarri du martxanMartxoko hilabeterako eta apirila hasierarako aurreikusitako jarduera osagarri guztiak bertan behera gelditu dira.
Agintariek koronabirusaren hedapena seiheste aldera hartutako neurrien ondorioz, Mendaur DBHik Aste Santura arte programatutako jarduera osagarri guztiak bertan behar utzi behar izan ditu.
Horrela bada, ez dira eginen Lekarotz eta Berako institutuetara eta Elizondoko Lanbide Heziketako eskolara egitekoak ziren bisitak, hala nola Navarro Villoslada ikastetxeko antzerki taldeak eskainitako ikuskizunean parte hartzeko Iruñera egin behar zen ateraldia.
[Read more…] about Martxoko hilabeterako eta apirila hasierarako aurreikusitako jarduera osagarri guztiak bertan behera gelditu dira.Mendaur DBHIko ikaslegoak etxetik jarraitu ahal izanen du bere ikasketa prozesua
Astelehenetik aurrera, martxoak 16, gure ikastetxeak zabalik eta opertatibo jarraituko du ikaslegoa eta familiak, ahal dela telefono bidez, artatzeko.
Gainera, irakaslegoa eta ikastetxeko bestelako langileak zentruan egonen dira (jardunaldiaren flexibilizazioari eta telelanari dagokionez 47/2020 FAk administrazioko langileei eskaintzen dizkien eskubideak urratu gabe).
[Read more…] about Mendaur DBHIko ikaslegoak etxetik jarraitu ahal izanen du bere ikasketa prozesua