Irakasgai hau hizkuntzaren ezagutza eta erabilera finkatu beharra duten ikasleei zuzenduta dago bereziki. Funtsean, testu praktikoak ulertzeko gaitasunak indartu nahi ditu (literatura testuen ulermena albo batera utzi gabe). Izan ere, ikasleak irakurtzen dutena ulertzeko estrategiez horniten ditugun neurrian, beste irakasgaietan erabiltzen diren testuak ikasteko moduan egonen direlako.
Zentzu honetan, testutik ideia nagusiak ateratzeko, egitura antzemanteko, laburpena egiteko, antolaketaren eskema osatzeko eta edukiari buruzko galderak eta erantzunak egiteko moduak landuko dituzte ikasleek.
Orobat, ikasgai honen bitartez ikasleen hizkuntza trebetasuna hobeto nahi da, gizartean hainbesteko eragina duten esparruetan maiz aurkituko ditugun testu motak ulertu ahal ditzaten.