Eskolako jantokia hezkuntza zerbitzu osagarri bat da, ikasleak goizez eta arratsaldez eskolatu behar izateagatik ezartzen dena. Hortaz, eskolaldia zatitua duten egunetan baizik ez da izanen ofiziala; hots, urria eta maiatza arteko astelehen, astearte, ostegun eta ostiraletan.
2016/2017 ikasturtetik aitzin, jantoki zerbitzua Ausolan S. Coop. enpresak eskaintzen du. Hilabetez hilabeteko menuak, gune honen beheko aldean kontsultatzen ahal dira.