Ikasgai honetan irudi bidezko adierazpena landuko da. Marrazki, margo eta hiru dimentsiotan lan egiteko teknika desberdinetan ikasleak trebatuz.
Aldi berean , garai desberdinetako arte lan eta estiloetara ere hurbilduko gara historia eta kulturaren ikuspegi osoago bat lortuz.
Ikasleak bere sormena lantzea eta baloratzea izanen da beste helburu garrantzitsu bat. Egoera, lan edo arazo baten aurrean erantzuna sortzen ikastea izanen da helburua, ez “erantzun zuen” ikastea.
Errealitatearen errepresentazioa izanen da beste ildo nagusia.Perspektibaren lanketaren bidez, ingurua modu egokian adierazteko tresnak ere bereganatuko dituzte. Gure begiekin ikusten duguna marraztu edo margotzeko perspektiba konikoa erabiltzen hasiko dira ikasleak.
Ikasleari, bere ideiak adierazteko bideak bereganatzen lagunduko zaio. Hau lortze aldera, teknika, material eta tresna ezberdinak erabiliko dira lanetan. Beti ere eskuragarri dituzten bitartekoak erabiliko dira. Gainera birtziklaia eta berrerabilera bultzatuko da ingurumenaren zainketa eta kontsumo arduratsuaren bidean.