Martxoaren 13an ikastetxeko ateak itxi genituenez geroztik, garai zail bati egin behar izan dio aurre Mendaur DBHIko hezkuntza komunitate osoak. Lan egiteko molde berriei egokitu beharrari, inguruan gertatzen ari zen osasun larrialdiak sortutako kezka gehitu zaio.
Egoera gordin honetan, aldiz, gure ikasle askok euren sormen eta lanerako gaitasunaren froga argia eman digute. Horren adibide, Biologia/Geologia ikasgaiko 4. DBHko ikasle talde batek egindako bloga, maila berdineko beste ikasle batzuk historian zehar emakumeak izan duen papera aztertzen duen bideoa, edota Plastika arloan 3. DBHko ikasleek margolan ezagunen gainean egindako lana.
Doala hemendik 3. hiruhileko berezi honetan ikasle, guraso eta irakasleek egindako lan eskergagatik, gure zoriona eta esker ona.
Utzi erantzuna