Ezaguera zientifikoa disziplinatan egituraturik dagoen jakintza integratua da. Irakasgai honetan ikasleek metodoak ezagutu eta aplikatuko dituzte ezaguera eta esperintzia arlo desberdinak identifikatzeko helburuarekin. Esperimentalak diren teknikak erabiliaz, aurreko ikasturteetan kimika, bilologia eta geologian eskuratutako ezaguerak aplikatuko dituzte arazo praktiko arrunt eta hurbiletan. Hiru eduki multzo landuko dira irakasgai honetan:
- Laborategia: lanaren antolaketa, praktiketan erabili beharreko material eta substantzien antolaketa; laborategiko saiakuntzak.
- Zientzia eta ingurumena: kutsatzaile motak, haien jatorriak, eragin txarrak eta tratamendua.
- Ikerketa: gai edo arazo baten inguruko ikerketa lan eta bere aurkezpena.