Sorry, no content matched your criteria.
LOMCE
LOMCE legea maila guztietan ezarri da Nafarroan
Jakina denez, ikasturte honetan LOMCE legeak bere ezarpena osatuko du Nafarroan. 2015/2016 ikasturtean DBHko 1. eta 3. mailekin gertatu bezala, ikasturte honetan hezkuntza lege berria 2. eta 4. mailan ezarrita geratuko da.
2017ko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ebaluazio finala ('revalida' gisa ezagutzen dena), hori bai, ez du efektu akademikorik izanen. Eta azterketa horren deialdi bakar bat izanen da (legeak 2016/2017 ikasturtetik aitzin bi deialdi aurreikusten ditu: ohikoa eta berezia).