2020/2021 ikasturtea
2019/2020 ikasturteko ikasle taldeak
Inoizko ikasle kopururik handienarekin eman dio hasiera Mendaur Institutuak 2019/2020 ikasturteari.
Izan ere, aurten Doneztebeko San Miguel Eskolatik nahiz Malerrekako eskola txikietatik 66 ikasle berri heldu zaizkigu, orotara 68 direlarik 1. DBHn matrikulatu direnak. Horrenbestez, hiru taldekatze osatu dira: A, B eta C taldeak.
[Read more…] about 2019/2020 ikasturteko ikasle taldeak2018/2019 ikasturteko ikasle taldeak
2018/2019 ikasturte honetan 9 ikasle talde izanen ditugu, aurrekoan bezalaxe. Ikasle kopurua, ordea, apur bat igo da: orotara 217 ikasle; alegia, aurreko ikasturtean baina 14 gehiago. Horietako bostek, beren ikasketak Ipar Euskal Herriko ikastetxetan burutuko dituzte.
Mailaz maila, ikasleak modu honetan antolatuko dira:
Mendaur DBHIko ikasle berriek, 1. DBHko bi talde osatuko dituzte: A eta B taldeak. Baina hizkuntza arloko ikasgaietan; baita Matematikak, Gizarte, eta Biologia-Geologia ikasgaietan ere, A eta B taldeetako zenbait ikaslek AB taldean elkartuko dira.
2. mailan ere bi talde arrunt egonen dira, eta AB bikoizketa taldea zenbait orduz. 3. DBHkoa, beste ikasturte batez, mailarik kopurutsuena izanen da. Honela, A, B eta C taldeak mantenduko dira; eta hemen ere, zenbait ikasgaietarako ABC taldekatzea sortuko da. 4. DBHko ikasleak, beren aldetik, A eta B geletan taldekatuko dira.