Inoizko ikasle kopururik handienarekin eman dio hasiera Mendaur Institutuak 2019/2020 ikasturteari.
Izan ere, aurten Doneztebeko San Miguel Eskolatik nahiz Malerrekako eskola txikietatik 66 ikasle berri heldu zaizkigu, orotara 68 direlarik 1. DBHn matrikulatu direnak. Horrenbestez, hiru taldekatze osatu dira: A, B eta C taldeak.
2. DBHn, aldiz, 57 ikasle izanen ditugu bi talde handitan banatuak: A eta B. Baita 3. DBHn ere, nahiz eta hauek txikiagoak izanen dira: 23 eta 22 ikaslekoak hurrenez hurren, horietako 5ek Iparraldeko ikastetxetan bere ikasketak burutzen ari diren arren. Eta aurten graduatuko diren 4. DBHko 59 ikasleekin ere bi talde kopurutsu sortu dira.
Oro bat, beraz, 229 ikaslek beteko dituzte Mendaur DBHIko ikasgelak; goian esan bezala, gure ikastetxea sortu zen 1996/1997 ikasturte urrun hartatik, inoiz institutuan matrikulatuta egon den ikasle kopururik handiena.