Balore Etikoen programazioa gizarterako eta hiritartasunerako gaitasunean oinarritzen da. Pertsona eta bere Dignitatea, Pertsonen arteko harremanetan Errespetua eta Berdintasuna eta Hausnarketa Etikoa lantzen dira.
Gizarterako eta Hiritartasunerako gaitasuna ezezik, hizkuntza komunikazio oinarrizko gaitasuna ere lantzen dugu, Bereziki irakurmenean eta idatzizko-ahozko adierazpenean bai euskaraz (%70) bai gazteleraz (%30), hau delako ikasleek beste hizkuntzak eta ikasgaik menperatzeko behar duten “tresna” garrantzitsuenetako bat.
“Irakurmen plan” honek irakurmena du ardatza eta pelikulak lagungarri moduan erabiltzen ditugu. Irakurmen hau, normalean, banakakoa eta ozen izaten da lau mailetan; 4. mailan lan monografikoak ere egingo dira.
Irakurgai moduan liburuak eta komikiak erabiltzen ditugu; filmak horietan oinarritzen direnak aukeratzen ditugu gaur egun ikasteko, lanerako eta aisialdirako forma garrantzitsuenak: telebista, internet, zinema…