Ikasgai honen helburua alde batetik, ikasleak laborategiko lan-metodologia maneiatzea eta, bestetik, Zientzia eta Ingurugiroarekin zerikusirik duten eguneroko fenomenoak ulertzeko beharrezkoak diren oinarrizko irizpide zientifikoak eskaintzea da.
Helburu horiek lortzeko praktikak egingo dira, bai laborategian baita informatika gelan ere. Beharrezkoak diren ezagutza zientifikoak eguneroko ikasgelako lanaren bidez eskuratuko dira.
Gaia bi arlotan bereizten da: Fisika alde batetik eta Kimika bestetik.
Abstraziorako eta formalismorako beharrezko maila eskatuko da, blackjack dinero real. Gainera kontzeptu berri aunitz sartzen direnez, ikasleak bertze urtetan baino lan eta denbora gehiago eskaini behar dio irakasgaiari, lan teknika edo metodo berriak erabiltzen ikasteko, edo orain arte erabili dituenak hobetzeko.