Irakasgaiak bi helburu nagusi ditu: hizkuntzaren oinarrizko ikasketari ekitea, latina hizkuntza erromantze askoren jatorrian baitago; eta, bestetik, Erromako gizartearen eta kulturaren alderdirik azpimarragarrienak ezagutzea gaur egungo mundukoekin erlazionatzeko.
Ikuspuntu horren arabera, irakasgaiaren edukiak lau multzotan banatzen dira. Lehenengo hirurek (Latinaren sistema, Latinaren historia eta bilakaera eta Hitzen osaketa) hizkuntza edukiak azpimarratzen dituzte eta elkarren artean erlazionatzen dira. Laugarren multzoan (Mundu klasikoa transmititzeko beste bide batzuk) Erromako gizartearen alderdi nagusiak jorratzen dira: egungo munduari mundu utzitako arrastoak, horien aurrekari klasikoen azterketa konparatiboa, eta jarraipenaren, bilakeraren eta aldaketaren balorazio kritikoa.