JAKIN BEHARREKOAK
Ikasleen betebeharra da :
- Ikasgelara joatea eta ikasketa planak garatzeko dauden jardueretan parte hartzea eta ikaskideei parte hartzen uztea.
- Ikastetxearen barrenean elkarbizitzako arauak errespetatzea.
- Klase eta ekintza guztietara puntualtasunez joatea (arreta paratu atsedenaldien ondotik eta klasez aldatu behar denean).
- Jende guztia errespetuz tratatzea.
IKASTETXEKO ARAU OROKORRAK
- Pasiloak. Pasiloetara ezin da klase tartean atera.
- Geletako oholetan eta paretetan irakaskuntza, kultura eta barruko deialdiei buruzko iragarkiak besterik ez dira paratuko
- Materiala. Guztion betebeharra da ikastetxeko materiala, altzariak eta instalazioak zaintzea, beti ahalik eta egoerarik onenean egon daitezen.
- Ikasturtearen hasieran, tutoretza-talde bakoitzak gelako materiala eta altzarien inbentarioa egingo du, gauzen egoera ere kontuan hartuz, eta hiru hilabetero
- Mahaietan ezin da ezer idatzi, margotu, itsatsi…
- Ikasleek tutoreei geletan, komunetan, pasiloetan eta abarretan gertatzen diren matxuren berri eman behar diete, nahita eginda direnean, baita nahi gabe eginda direnean ere. Tutoreak ardurak zehaztuko ditu, bai norberarenak baita taldearenak ere. Adostasunik ez badago, Zuzendaritzak erabakiko du, aldez aurretik kontsultatu eta gero.
- Ikastetxeko instalazioak edo materialak nahita edo zabarkeria nabarmenez, bakarka edo taldeka, kaltetzen dituzten ikasleek egin duten kaltea konpondu beharko dute, edo konponketaren kostu ekonomikoa bere gain hartuko dute. Halaber, ikastetxeko ondasunak ebasten dituzten ikasleek ebatsi dutena itzuli beharko dute. Kasu guztiak Eskola Kontseiluan trata daitezke tutoreak, Ebaluazio Biltzarrak edo ikaslegoak hala eskatzen badu.
- Komunak. Komunetara atsedenaldietan bakarrik joaten ahal da.
- Materiala. Errespetuz tratatuko da.
- Garbiketa. Ahalik eta arreta handien jarriko da Ikastetxeko toki guztiak (gelak, pasiloak, mahaiak,…) garbirik edukitzeko. Zikinkeria inoren huskeriaz sortzen bada, zikinkeria sortu duenak garbituko du. Gela bat egunen batean arrazoizkoa dena baino zikinago baldin badago, garbitzaileek ez dute garbituko. Hurrengo egunean, atsedenaldia baino lehenagoko klasea bukatzean, zozketa bat egingo da gelako ikasle guztien artean. Zozketa honen bidez hiru pertsona aterako dira, eta horiek atsedenaldian garbituko dute klasea, mahaiak ere barne.
- Tresna bereziak . Klase orduetarako behar ez dituzten tresnak (kuter, konpasa, destorniladorea, aizturrak…) ez dituzte erabiliko. Hala ere, honelako zerbait ekarriz gero, kendu eta ikasketa buruari emanen zaio. Tresna hauek ikasturte bukaeran eska daitezke.
- Musika aparailuak eta telefono mugikorrak ere ez dira institutuaren barnean erabili behar. Hala ere, honelako zerbait ekarriz gero, kendu eta ikasketa buruari emanen zaio. Lehenengo aldian ASTEBETERAKO izanen da, bigarrenean, HILABETERAKO eta hirugarrenean, IKASTURTE OSORAKO.
- Tabakoa. Institutuaren barruan (hots, eraikuntzak eta patioak) ezin daiteke erre.
- Ikastetxean ezin da ezer jan edo edan, eta are gutxiago klaseetan (ez gozokirik, ez txiklerik, ez piparik, ez ogitartekorik,…). Ikasleentzat jateko eremu baimendu bakarra patioa da (ez pasabideak) eta tenorea atsedenaldia. Klaseetan merendolarik ere ezin da egin.
- Kartak. Klaseetan kartetan edo ikasgaiarekin zerikusia ez duen edozein jokotan aritzea debekatuta dago.
- Alkohola eta gainontzeko drogak. Ikastetxe osoaren barruan debekatuta dago alkohola eta gainontzeko drogak saltzea eta kontsumitzea.
- Eskola-ordutegitik kanpo zentroan sartzea. Klase-orduak bukatzen direnean ezin izango da zentroan sartu atezainaren baimenik gabe. Bere baimenarekin sartzen denaren izena apuntatuko du eta baita zer ordutan etorri den ere.
OHARRAK:
- Ikastetxean diogunean, ikastetxeak antolatzen dituen edozein jarduera ere esan nahi da.
- Arau hauek betetzen ez direnean, ikastetxeak duen BIZIKIDETZA ERREGELAMENDUA aplikatuko du.