Ikasgai honen helburuak honakoak izango lirateke: alde batetik, Natur Zientzietako oinarrizko kontzeptuak eta estrategiak ulertu eta erabiltzea fenomeno naturalak eta garapen teknozientifikoak interpretatzeko, ondorioak aztertzeko eta baloratzeko ere. Bestetik, eduki zientifikoa duten mezuak ulertu eta adieraztea horretarako, ahozko eta idatzizko hizkuntza zuzena erabiliz. Eta azkenik, Zientziak eta Teknologiak gizartearekin eta ingurumenarekin dituen elkarreraginak ezagutu eta baloratzea.
Helburu horiek lortzeko praktikak egingo dira, bai laborategian baita informatika gelan ere. Irizpide zientifikoak eguneroko ikasgelako lanaren bidez eskuratuko dira.
Gaia bi arlotan bereizten da: Biologia alde batetik eta Geologia bestetik.
PROGRAMAZIO LABURTUAK