Ikasgai honen helburu nagusia frantsesez komunikatzea da, idatziz eta batez ere ahoz ,
lanari begira ( aunitzetan, lan batean aritzeko hizkuntzak eskatzen dituzte); bidaiatzeko , bertze estatu batean ikasketak, lan praktikaldiak edo lana egiteko , … .
Honetaz aparte, Frantziatik arront hurbil gaude eta, aunitzetan, hemengo jendeak frantsesa erabiltzen du bere lanean.
Kontutan hartu behar da gainera, Europan, Estatu Batuetan eta bertze aberri “aurreratuetan” ikasleek bi hizkuntz ikasten dituztela, gutxienez.
Azkenik, aipatzekoa da ikastetxea “Elebidun atalak” izeneko proiektuan sartuta dagoela eta frantseseko ikasleek proiektu honetan sartzeko aukera dutela. Proiektu honen helburua 3. eta 4. mailan bi ikasgai frantsesez ematea da.
Ikasgai hau, DBHko lau ikasturteetan jarraitu beharko da.