Ikasgai hau jasotzen duen ikasleak pentsamendu matematikoarekin zerikusirik duen trebakuntzetan aurrera egin ahal izango du. Hala nola, testuinguru erreal eta akademikoetan matematika kontzeptuak analizatzeko, interpretatzeko eta komunikatzeko gaitasuna.
Formalismo eta abstrakzio maila jakin bat eskatuko da ikasketa akademikoekin jarraitzeko helburuarekin. Honetaz gain, garrantzi handia hartuko dute matematika ikerketa lanek eta buruketak ebazteko prozedurek. Gainera, jakintza matematikoak, pertsonaren garapenean eta gizakiaren aurrerapenean izan duen balioa ere landuko da..
Beraz, ikasgai hau aukeratu beharko lukete matematika ikasgaian zailtasunak izan ez dituzten ikasleek, baita Batxilergoa egin behar duten ikasleek ere.