Ikasgai hau jasotzen duen ikasleak pentsamendu matematikoarekin zerikusirik duen trebakuntzetan aurrera egin ahal izango du: …hala nola testuinguru desberdinetan, batipat garrantzitsuak, errealak eta gertukoak direnetan, matematika kontzeptuak analizatzeko, interpretatzeko eta komunikatzeko gaitasuna.
Formalismoari eta abstrakzioari garrantzia handiegia eman gabe, arreta handiagoa jarriko zaie matematikako ikerketa lanei eta buruketak ebazteko prozedurei. Hortaz, aspektu teorikoen gainetik, edukien praktikotasunari emanen zaio lehentasuna.
Beraz, ikasgai hau aukeratu beharko lukete matematika ikasgaian zailtasunak izan dituzten ikasleek, baita geroxeago Erdi Mailako Zikloak egin behar dituzten ikasleek ere.