Doneztebeko Mendaur Institutoko eta San Miguel ikastetxeko guraso elkarte, irakasle, ikasle eta gainerako langileen partetik, ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!
Eguberriko oporrei ongietorria emateko, Doneztebeko kaleetan barna kantari ibiliko dira ikasle eta irakasleak
Aurreneko ebaluazioa akituta, eta Eguberrietako oporrak ate joka ditugun honetan, urteko azken klase eguneko ekitaldiak prestatzen hasiak gara Mendaur Institutoan. Ekintza horien artean, urteetako tradizioa dutenak egonen dira, eta berritzaileagoak diren beste batzuk ere bai.
Lehenengoen artean, DBHko 4. mailako ikasleek burutuko duten Gymkana edota Malerrekako Mankomunitateko Gizarte Zerbitzuekin antolatutako truke azoka egonen dira. Azken honetara, ikasle nahiz irakasleek bigarren eskuko arropa, eskola edota jolas materiala ekar dezakete, ordainean balio jakineko bonoak eskuratuz. Bono horiekin, gerora, abenduaren 22an, gustoko dituzten beste gauzak “erosiko” dituzte. Azoka behin itxita, trukatzen ez den material guztia Gizarte Zerbitzuetara bideratuko da.
Ikasturte honek, ordea, berrikuntza zenbait ekarriko ditu urteko azken egun horri begira. Zentzu honetan, abenduaren 22an, ikasle eta irakasleak Doneztebeko kaleetan barna euskal kanta herrikoiak kantatzera aterako gara. Entseguak hasiak dira jada! Aurretik, bullyingaren arazoaz kontzientzia hartzeko, horren modan dagoen mannequin challenge edo manikiaren erronka berezi bat antolatuko dugu.
Helburua, urteari hezigarria eta dibertigarria izan daitekeen amaiera jartzea da. Beraz, denak gonbidatuta zaudete!
Azaroak 25, Bortizkeria Sexistaren Aurkako Eguneko irudiak
[slideshow_deploy id=’1319′]
Indarkeria matxista salatzeko hainbat ekimenetan murgilduta dago ikastetxea
[Read more…] about Indarkeria matxista salatzeko hainbat ekimenetan murgilduta dago ikastetxea
‘Gatazkarik gabeko teknologia’ kanpainarekin bat egin nahi du Mendaur ikastetxeak
Marta Indartek, Mendaur DBHIko Frantsesa eta Balio Etikoko irakasleak, helarazi digun ohar baten berri eman nahi dizuegu, zuon guztion interesekoa izanen delakoan.
Kaixo ikasle eta irakasleak!
[Read more…] about ‘Gatazkarik gabeko teknologia’ kanpainarekin bat egin nahi du Mendaur ikastetxeak
Tren Txikitoren mendeurrenaren erakusketari bisita
Gaurtik hasi eta datorren astean zehar, Mendaur DBHIko ikasle eta tutoreek Bidasoako Trenbidearen lehen ibilbidearen mendeurrena ospatzeko antolatu den erakusketa bisitatuko dute.
Gogoratu beharra da erakusketa interesgarri honek hilabeteak daramatzala gure eskualdea herriz herri “bisitatzen”, eta Doneztebe bigarrenez izanen duela geltoki. Honako honetan, azaroaren 10etik 20ra Doneztebeko Herriko Ostatuan egonen da ikusgai; astean zehar 18:30-20:00, eta asteburuan 10:00-13:30 ordutegian.
Indarkeria Sexistaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira antolatutako ekitaldietan parte hartuko dute Mendaurreko ikasleek
Indarkeria Sexistaren Aurkako Nazioarteko Egunaren testuinguruan, Mendaur DBHIko ikasle eta irakasleak Doneztebeko Udalak eta Malerrekako Mankomunitateak antolatutako ekitaldietan parte hartuko dute. Zehazki, azaroaren 24ean, osteguna, ikasleak Doneztebeko Zinema Aretoan `Susanaren iraultza´ clown ikuskizunaz gozatzeko aukera izanen dute. Eta biharamunean, ostiralarekin, tokian tokiko zenbat kolektibok deitutako elkarretaratzearekin bat egin, eta emakumeen kontrako indarkeriaren salaketa kalera aterako dugu.
Jangarriak enpresak bilera informatiboa eginen du urriaren 17an
Ohar baten bitartez, Jangarri enpresak -ikastetxeko jangelaren kudeatzaile berriak- San Miguel eskola eta Mendaur Institutuko guraso guztiak gonbidatu ditu, heldu den urriaren 17an, astelehena, arratsaldeko 4:00etan burutuko den bilerara. Bertan, Jangarriakek beren burua aurkeztu eta jantokiko zerbitzuari buruzko informazioa emanen duela jakinarazi du.
Ingelerako B1eko azterketara aurkeztutako ikasleen %90ak gainditu du
Beste urte batez, 4. DBHko ikasle ohiak zoriondu beharran gaude. Izan ere, EOIDNAk (Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskolak) Bigarren Hezkuntzan antolatutako programaren baitan, ingelerako B1 mailako azterketara aurkeztu diren ikasleen %90ak titulua lortu baitu.
Zehazki, 19 izan dira B1eko azterketa egindako 4. DBHko ikasleak (aurten Batxilergoko 1go mailan denak). Eta horietatik 17, ekaina edota iraileko deialdietan froga gainditu dutenak. Horrenbestez, ikasle horiek Europako Markoko Tarteko mailako titulua eskuratu dute. Zorionak denei!
Guraso bilerak urriaren 26an burutuko dira
2016-2017 ikasturte hasierako guraso bilerak heldu den urriaren 26an eginen dira, asteazkenarekin. Ohi bezala, lehenbizi zuzendaritzak ikasturtearen eta ikastetxearen beraren aurkezpena eginen du liburutegian; eta jarrian, familiak tutoreekin dagokien gelan bilduko dira.
16:00 etan 4. DBHko ikasleen familiak deituta daude. 16:30etan DBHko 2. eta 3. mailen txanda izanen da, baita 2.-3. IEHPko taldearena ere. Eta azkenik, 1. DBHko ikasleen gurasoen bilera 17:15 etan hasiko da. Esan bezala, bileren aurreneko partea institutoko liburutegian izanen da (bigarren solairuan).










