Gaur goizean N-121-A errepidean gertatutako trafiko istripu baten ondorioz, gure lankide eta Matematikako irakasle den Oneka Auzmendi zendu da.
Zoritxarrez ez da halako gertakari lazgarri bat pairatzen dugun lehen aldia; eta hortaz bihar, hilak 14, gure ikastetxeak hainbat sindikatuk deituta Donezteben bertan burutuko den kontzentrazioan parte hartuko du. Kontzentrazio honen helburua, N-121-A errepidearen egoera salatzea izanen da.
Aurrerago, gure lankideari merezitako omenaldia eskainiko diogu. Oraingoz, N-121-A errepideak eramanen duen azken bizitza izanen delakoan, jaso Mendaur ikastetxea osatzen dugun guztion besarkadarik goxoena, Oneka, eta izan bidaia on.
Utzi erantzuna