Ohar baten bitartez, Jangarri enpresak -ikastetxeko jangelaren kudeatzaile berriak- San Miguel eskola eta Mendaur Institutuko guraso guztiak gonbidatu ditu, heldu den urriaren 17an, astelehena, arratsaldeko 4:00etan burutuko den bilerara. Bertan, Jangarriakek beren burua aurkeztu eta jantokiko zerbitzuari buruzko informazioa emanen duela jakinarazi du.
Berriak
Ingelerako B1eko azterketara aurkeztutako ikasleen %90ak gainditu du
Beste urte batez, 4. DBHko ikasle ohiak zoriondu beharran gaude. Izan ere, EOIDNAk (Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskolak) Bigarren Hezkuntzan antolatutako programaren baitan, ingelerako B1 mailako azterketara aurkeztu diren ikasleen %90ak titulua lortu baitu.
Zehazki, 19 izan dira B1eko azterketa egindako 4. DBHko ikasleak (aurten Batxilergoko 1go mailan denak). Eta horietatik 17, ekaina edota iraileko deialdietan froga gainditu dutenak. Horrenbestez, ikasle horiek Europako Markoko Tarteko mailako titulua eskuratu dute. Zorionak denei!
Guraso bilerak urriaren 26an burutuko dira
2016-2017 ikasturte hasierako guraso bilerak heldu den urriaren 26an eginen dira, asteazkenarekin. Ohi bezala, lehenbizi zuzendaritzak ikasturtearen eta ikastetxearen beraren aurkezpena eginen du liburutegian; eta jarrian, familiak tutoreekin dagokien gelan bilduko dira.
16:00 etan 4. DBHko ikasleen familiak deituta daude. 16:30etan DBHko 2. eta 3. mailen txanda izanen da, baita 2.-3. IEHPko taldearena ere. Eta azkenik, 1. DBHko ikasleen gurasoen bilera 17:15 etan hasiko da. Esan bezala, bileren aurreneko partea institutoko liburutegian izanen da (bigarren solairuan).
1. DBHko ikasleek txangoa eginen dute urriaren 7an
Urtero legez, 1. DBHko ikasleek euren arteko ezagutza eta harremana erraztu asmoz, ikasturte hasierarekin egun pasa antolatu du ikastetxeak. Hartara, heldu den urriaren 6an, ostegunarekin, 1DBHko ikasle eta tutore guztiek Bertiz inguruan txangoa eginen dute. Eguraldiak langundu eta egun on-ona igaro dezatela opa diegu.
Ongi pasa!
Mekanografia eta informatika ikastaroak antolatu ditu Guraso Elkarteak beste urte batez
Mendaur Institutoko Guraso Elkarteak antolatuta, aurten ere Mekanografia eta Informatika ikastaroak egiteko aukera eskainiko zaie ikasleei.
Mekanografia ikastaroa urrian hasi eta otsailak 1a bitarte luzatuko da; informatikakoa (word, excel, power-point), bere aldetik, otsailetik ekainaren 1a arte.
Aurreko urtean bezala astean ordu bateko saioak izango dira, eta banaka edo bietara izena emateko aukera dago. Klaseak astearte, asteazken eta ostiraletan izanen dira. Prezioei dagokienez, ikastaroetako batean izena ematen duenak 65€ ordaindu beharko ditu, eta bietara apuntatzen denak 120€.
Informazio gehiago edota izena emateko, Salma informatika dendatik pasa edo 948 45 18 46 telefonora deitu irailaren 29a baino lehen.
Bertso eskolan izena emateko epea zabalik
Nafarroako Bertsozale Elkartearen eskutik, aurten ere Mendaur Institutoan -eskolaz kanpoko orduetan- Bertso Eskola antolatuko da. Izena emateko epea zabalik dago jada.
Izena eman nahi duenak, klasez klase banatu den papera bete edo honako posta elektronikoetako batera idatz dezake:
estiarozena@hotmail.com
nafarroa@bertsozale.eus
Gutxienez 4 ikasle beharko dira taldea osatzeko, eguna eta ordua izena emandako guztion artean adostuko delarik. Prezioari dagokionez, bertsozale Elkarteak 20€ kobratuko ditu hiruhileko bakoitzeko.
EOIDNAko azterketak DONEZTEBEN
AZTERKETA GUZTIAK LIBURUTEGIAN EGINEN DIRA.
IRAILAK 1 (That’s English)
A2 16:30 Writing-Listening-Reading
A1 18:30 Writing-Listening-Reading
IRAILAK 6 (Bigarren Hezkuntza eta That’s English)
B1 16:30 Writing-Listening-Reading
IRAILAK 8 (Bigarren Hezkuntza eta That’s English)
B2 16:30 Writing-Listening-Reading
IRAILAK 9 (That’s English)
B2 16:30 Writing-Listening-Reading
IRAILAK 14 (That’s Englisheko ahozko azterketak)
A1 15:00
A2 15:30
B1 16:00
B2 16:30
B2.1 17:30
IRAILAK 15 (That’s Englisheko ahozko azterketak)
B1eko ahozko azterketak: Lekaroz eta Doneztebeko ikasleak
IRAILAK 16
B1-B2ko ahozko azterketak: Leitzako ikasleak
2016/2017 ikasturteko ikasle taldeak
2016/2017 ikasturte honetan 10 ikasle talde ezberdin izanen ditugu.
Ikastetxea sortu zenetik aurreneko aldiz, 1. DBHko D ereduko 3 talde izanen ditugu (gogoratu beharra da 2012/2013 ikasturtera arte bazela maila honetako A ereduko talde bat ere): A, B eta C taldeak. Talde “natural” hauetaz gain, zenbait ikasgaietarako, ABC deritzon taldekatze berezia sortuko da.
2. DBHn, ohi bezala, bi talde egonen dira: A eta B taldeak; hizkuntza arloko ikasgaietan, baita Matematikak, Gizarte eta Fisika eta Kimika ikasgaietan ere A eta B taldeetako zenbait ikaslek AB taldean elkartuko direlarik. 3. mailan, 2. mailan bezalaxe, bi talde arrunt egonen dira, eta AB bikoizketa taldea zenbait orduz.
2016/2017ko eskola egutegia
Hemen uzten dizuegu 2016/2017 ikasturteari dagokion eskola egutegia. Ohartuko zaretenez, Klaustroak proposatu eta Eskola Kontseiluak onartu egutegiak urrian zubi bat aurreikusten du, urriaren 31an jai eguna ezarriz. Urtero legez, Doneztebeko ferien egunean ere jai izanen dugu, baita Ituren eta Zubietako iñauteen astelehen eta asteartean ere. Horrekin batera, Doneztebeko iñauteen hasiera eguneko ostirala eta hurrengo astelehen eta asteartean ere ikastetxea itxita egonen da.
2016/2017 ikasturteari ongietorria
2016/2017 ikasturteak hainbat berrikuntza ekarriko ditu Mendaur Institutora. Aldaketa horietako batzuk hezkuntza komunitatearen eskutik helduko zaizkigu. Besteak, aldiz, hezkuntza erakunde ezberdinen erabakien ondorio dira; tartean, hezkuntza komunitate horren beraren erantzuna eta oposizioa jaso duten batzuk (LOMCE, jantokien kudeaketa…).
Lehenengoen artean, ikastetxearen egitura antolatzaileari dagokion berrikuntza bat nabarmendu behar genuke; hots, zuzendaritza taldearen aldaketa. Zentzu honetan, kudeaketa talde berriak aurrekoaren ibilbideari segida ematea du helburu; eta Martinek, Agurtzanek eta Mirarik egindako lanarengatik ere bere eskertza eta aitortza adierazi nahi du. Bigarrenen artean, aipatzekoa da eskola egutegian emandako aldaketa zeinaren ondorioz iraileko azterketa deialdia desagertzen den, edota Dibertsifikazio Kurrikularreko taldearen desagerpena eta PMARekoaren sorkuntza.