Aurten azaroaren 25a, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Eguna, igandean eroriko denez, eskualdeko hainbat eragilek gaurko deituta zuten deialdiarekin bat egin du Mendaur institutuak.
Honela, azken urtetan bezala, eguerdiko 12:ooetan, ikasle-irakasleak ikastetxe pareko biribilgunean bildu gara, emakume eta gizonen arteko berdintasuna aldarrikatu eta bortizkeria matxistarekin behingoz bukatu behar dugula argi eta ozen esateko.
Zentzu honetan, elkarretaratzera bertaratutakoek ekimen honen deialdien komunikatuak aditu ondotik, Iturengo ikasle talde batek duela pare bat urte idatziriko bertsoak kantatu dituzte.
Gure aldetik, bertsook dioten bezala, aurtengoa emakumeen aurkako bortizkeria salatzera atera behar dugun azken aldia izan dadin nahi genuke; eta horretarako gure aletxoa jartzeko konpromisoari eutsi eginen diogu.
Emakumeen kontra
indarkeria borborka.
Azken aldia izan dadila
egin dezagun borroka.
25 azaroak
berdintzeko generoak,
ea gizarte justuago bat
ekartzen digun geroak.
Emakumeen kontra…
Doneztebe, Oitz, Zubita,
Donamariño korrika,
gure protesta entzun dadila
norbere herritik hasita.
Emakumeen kontra…
Beintza labaien eta Urrotz,
Saldias ta Eratsun ados,
eskola hontara indarkeria
gogor salatzera gatoz.
Emakumeen kontra…
Elgorri, Ituren, Sunbilla
piztu dezagun bonbilla,
goazen ikasle guztiak orain
berdintasunaren bila.
Emakumeen kontra…
Utzi erantzuna