Iaz egin bezala, aurten ere ohiko deialdiko berreskurapen azterketak maiatza bukaeran eginen dira. Zehazki, maiatzaren 23an (osteguna), 24an (ostirala) eta 27an (astelehena).
Deialdi honetara, edozein ikasgaitan ebaluazioren bat suspendituta duten ikasleak aurkeztu beharko dira.
Berreskurapen egutegia arloka antolatu da. Gainera, ikasleek azterketak egiteko beharrezko lasaitasuna eta denbora eduki dezaten, froga guztiak liburutegian burutuko dira, eta 90 minutuko iraupena izanen dute.
[Read more…] about Ohiko deialdiko berreskurapenak maiatzaren 23, 24 eta 27an burutuko dira