Ikasturte hasierarekin batera, Mendaur DBHI ikastetxeak beste urte batez ikasleen familientzako bilerak antolatu ditu. Zehazki, urriaren 8an, 16:15ean, 1. eta 2. DBHko guraso eta tutore legalak deituak daude. Eta urriaren 10ean, 16:45ean, 3. eta 4. DBHkoak.
Delako bileratara bertaratzen direnak, ikasturte honetako berrikuntzen berri jaso, eta talde bakoitzeko tutorea ezagutzeko aukera izanen dute, zeinak ikasgelan berean hartatuko dituen.