Marta Indartek, Mendaur DBHIko Frantsesa eta Balio Etikoko irakasleak, helarazi digun ohar baten berri eman nahi dizuegu, zuon guztion interesekoa izanen delakoan.
Kaixo ikasle eta irakasleak!
Joan den ikasturtean, Diberreko ikasleek eta nik “Gatazkarik gabeko teknologia” proiektua landu genuen. Hainbat ekintza burutu genituen; horien artean, klasez klase Kongoko Errepublika Demokratikoan bizi den egoera larria azaldu zizueten: 5 milioi hildako baino gehiago eragin dituen gerra, esklabotza, emakumeen aurkako bortizkeria… Eta hau guztia koltan deritzon mineral batengatik.
Mineral hau ditugun telefono mugikorretan, portatiletan, tabletetan eta abar erabiltzen den osagai bat da, eta munduko erreserben %80a Kongon dago.
Hau dena kontutan hartuz, niri luzatu didaten gonbidapen bera egin nahi dizuet; alegia, gai honen inguruan igandean La Sexta katean emanen duten Jordi Évole kazetariaren “Salvados” programa ikus dezazuen.
Bertan, produktu teknologikoak egiteko ilegalki erauztutako mineralei buruz arituko dira, eta honen komertzioak eragindako ondorio gordinez.
Informazio gehiagorako honako helbide hauetara jo dezakezue:
Utzi erantzuna