Mendaur institutuko 3. DBHko ikasle talde batek, Mikel Lakasta irakaslearen koordinaziopean, azaroaren 6 eta 7 bitartean Iruñeko Baluarte Batzar Jauregian burutu diren ‘Sarean Euskaraz’ jardunaldien baitan antolatutako I. Wikilehiaketako lehen saria lortu du.
IKTen eremuan eta kultura digitalean euskararen erabilera sustatzeko asmo duten jardunaldiok, Nafarroako Gobernuak Euskarabidearekin antolatu ditu; eta aurten, berrikuntza gisa Wikipedian artikuluak sortzeko ikastaroa egin dute. Ekimen horren harira, ikastetxeko 3. eta 4. DBHko ikasleek eurek egindako Wikipedia artikuluak igo dituzte sarera, entziklopedia digital ezagunean editatzeko prestakuntza jaso ostean.
Saritua izan den testua, zehazki, Naroa López, Unai Oslé, Eneko Maylin, Aimar Iribarren eta Oier Rodríguezek sinatutako ‘Lehen sektorea’ artikulua izan da.
Ikasle-irakasleak, iragan azaroaren 6an, saria pozarren jaso zuten Isabel Elizalde, Landa Garapeneko, Toki Administrazioko eta Ingurumeneko kontseilariaren eskutik.
Utzi erantzuna