Mendaur DBHI ikastetxeko ikasle zen Unai Mutuberria Oterminen heriotza dela eta, gaurko aurreikusita zegoen ikasturtearen hasiera ostegunera -irailak 7- atzeratzea erabaki dugu.
Ondorioz, gaur -hilak 6-, ikasleak goizeko 9:00etan tutoreekin bilduko dira, 11:00etan irakasle eta gainontzeko langileekin batera Unairi lehen omenalditxo bat eskainiko diote, eta 12:00etarako etxera joanen dira. Garraiatuek autobus zerbitzua izanen dute.
Horrelako gertakari lazgarri batek inguruan sortzen duen samina eta atsekabearekin bat egiten dugu. Eta, zentzu honetan, aurrerago ikastetxean doluaren inguruan antolatuko ditugun ekimenen berri emanen dizuegu.
Utzi erantzuna