2016/2017 ikasturteak hainbat berrikuntza ekarriko ditu Mendaur Institutora. Aldaketa horietako batzuk hezkuntza komunitatearen eskutik helduko zaizkigu. Besteak, aldiz, hezkuntza erakunde ezberdinen erabakien ondorio dira; tartean, hezkuntza komunitate horren beraren erantzuna eta oposizioa jaso duten batzuk (LOMCE, jantokien kudeaketa…).
Lehenengoen artean, ikastetxearen egitura antolatzaileari dagokion berrikuntza bat nabarmendu behar genuke; hots, zuzendaritza taldearen aldaketa. Zentzu honetan, kudeaketa talde berriak aurrekoaren ibilbideari segida ematea du helburu; eta Martinek, Agurtzanek eta Mirarik egindako lanarengatik ere bere eskertza eta aitortza adierazi nahi du. Bigarrenen artean, aipatzekoa da eskola egutegian emandako aldaketa zeinaren ondorioz iraileko azterketa deialdia desagertzen den, edota Dibertsifikazio Kurrikularreko taldearen desagerpena eta PMARekoaren sorkuntza.
Ikasturte honek ere ikastetxea eta bere ingurunearen arteko komunikazio tresna izan nahi duen webgune honen sorrera dakar. Eta, zentzu honetan, aldaketa hauen guztien eta, oro har, Mendaur DBHIren egunerokoaren berri ematea du helburu. Beraz, gauzak jazo ahala, honen bitartez unean uneko informazioa heleraziko dizuegu.
Ekainan 4. DBHko ikasleak agurtu eta orain 1. mailakoei “kaixo!” esateko garaia heldu zaigu, famili berriak gurean hartzeko ordua, irakasle ezezagunei ongietorria ematekoa… Duda gabe, erronka handiak ditugu aurretik! Izanak izan, Mendaur ikastetxea osotzen dugun guztion konpromezua, hezkuntza prozesuak ikaslearen formazio integrala ahalbidetzen segitzea izanen da. Eta horretara goaz! Beraz, jar gaitezen martxan!
Utzi erantzuna