Iragan maiatzaren 8an, urteroko hitzorduari erantzunez, Mendaur, Lekaroz, Leitza eta Donostiako Lauaizeta institutuetako ikasleek, musika kontzertua eskaini zuten Doneztebeko Ezkurra frontoian.
Aurtengoa, ordea, egun berezi-berezia izan zen, kontzertu hauen hastapenetik euren antolaketan ibili den Mirari Telletxea Musika irakaslea, gurean arituko den azkena izanen baita. Izan ere, aurrerantzean gure lankideak bere ibilbidea eskualdetik kanpo segituko baitu.
Atzean Mirarik uzta oparoa uzten du: 20 urtez jarraian eskualdean eskainitako musika kontzertuak. Eta zer esanik ez, 20 belaunaldietako neska-mutilei irakatsitako hamarnaka eta hamarnaka kanta.
Edonon dela ere, Mirarik bere doinu goxoa zabaltzen segituko duela jakitun, etorkizunean zorterik hoberena opa diogu.
Behean, Doneztebeko kontzertuaren argazki galeria ikusgai duzue.
[slideshow_deploy id=’2884′]
Utzi erantzuna