2016/2017 ikasturte honetan 10 ikasle talde ezberdin izanen ditugu.
Ikastetxea sortu zenetik aurreneko aldiz, 1. DBHko D ereduko 3 talde izanen ditugu (gogoratu beharra da 2012/2013 ikasturtera arte bazela maila honetako A ereduko talde bat ere): A, B eta C taldeak. Talde “natural” hauetaz gain, zenbait ikasgaietarako, ABC deritzon taldekatze berezia sortuko da.
2. DBHn, ohi bezala, bi talde egonen dira: A eta B taldeak; hizkuntza arloko ikasgaietan, baita Matematikak, Gizarte eta Fisika eta Kimika ikasgaietan ere A eta B taldeetako zenbait ikaslek AB taldean elkartuko direlarik. 3. mailan, 2. mailan bezalaxe, bi talde arrunt egonen dira, eta AB bikoizketa taldea zenbait orduz.
Dibersifikazio Kurrikularreko ikasketak desagertuta, taldekatzeei dagokienez, aurtengo aldaketarik nabarmenena LOMCE legeak aurreikusiten duen IEHP (Ikaskuntza eta Errendimendua Hobetzeko Programa) edo PMAReko (gaztelaniaz) taldearen sorkuntza da. Talde honek, 2 eta 3. mailako ikasleak bilduko ditu.
4. DBHko ikasleak, beren aldetik, A eta B geletan taldekatuko dira.
Utzi erantzuna