Iaz egin bezala, aurten ere 2019/2020 eskola agenda nahiz irakasleen koadernoa apainduko duen argazkia Mendaur Institutuko ikasle batek egina izatea nahi genuke. Zentzu honetan, ikastetxeak bere II. Argazki Rallya antolatu du.
Aurtengo lehiaketaren gaia jarduera osagarriak izanen dira. Beraz, bertan parte hartu nahi dutenek, ikastetxeak maiatzaren 15a bitarte antolaturiko eskolaz kanpoko ekintzetetako irudiak jaso beharko dituzte.
Argazkiak jpg formatuan aurkeztu beharko dira, eta ezin izanen dira ikasle-irakasleen aurrez aurreko planoak izan.
II. Argazki Rallyaren irabazleak, diplomarekin batera, 30€ko erosketa txekea lortuko du Doneztebeko denda batean eskola materiala eskuratzeko.
Utzi erantzuna