Iaz egin bezala, aurten ere ohiko deialdiko berreskurapen azterketak maiatza bukaeran eginen dira. Zehazki, maiatzaren 23an (osteguna), 24an (ostirala) eta 27an (astelehena).
Deialdi honetara, edozein ikasgaitan ebaluazioren bat suspendituta duten ikasleak aurkeztu beharko dira.
Berreskurapen egutegia arloka antolatu da. Gainera, ikasleek azterketak egiteko beharrezko lasaitasuna eta denbora eduki dezaten, froga guztiak liburutegian burutuko dira, eta 90 minutuko iraupena izanen dute.
Izan ere, ikasleek aunitz dute jokoan, honakoa pendiente dituzten arloak gainditzeko azken aurreko aukera baita. Hurrengoa (eta ikasturte honetako azkena) ekainaren 18, 19 eta 20an izanen dute. Alegia, ez-ohiko berreskurapen deialdian.
Bestalde, argitu beharra da dena gaindituta duten ikasleek normaltasunez eskolara etorri eta eskolak jasoko dituztela.
Azterketen egutegi osoa kontsultatzeko sakatu hemen.
Utzi erantzuna