
That’s English eta EOIDNAko iraileko azterketa deialdia
Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialeko ez-ohiko deialdiko azterketa egunak argitaratu dira jada.
Honela, EOIDNAko nahiz That’s Englisheko ikasleek irailaren Ingeleseko zertifikazio ofizialak eskuratzeko bigarren aukera bat izanen dute.
Zehazki, irailaren 4ean, B1 mailako gaitasunen bat suspendituta duten ikasle guztiak 16:30etarako deituak dira. Hilaren 6an, A1, A2 eta B2.1ekoen txanda izanen da; 15:30etan, 16:30etan eta 18:05etan hurrenez hurren. Azkenik, irailaren 9an, B2ko ikasleek 16:30etan azterketa egin beharko dute.
Froga guztiak, Mendaur ikastetxean burutuko dira.
Ikasturteari agur esateko ekintza ugari antolatu ditu ikastetxeak
2018/2019 ikasturteko azken bi asteak bereziak izan dira Mendaur institutuan. Izan ere, ikasleak ikasgai bakoitzean lortutako emaitzaren arabera taldekatze berriak izan dituzte.
Honela, ekainaren 3-14 bitarteko egunetan ordutegiak bi norabidetan antolatu dira: ikasgairen bat gainditu gabe zuten ikasleek ikasgai hori indartzeari begirako berreskurapen klaseak jaso dituzte. Eta suspentsorik ez zutenei berriz, sakontze klaseak zein bestelako ekintza osagarriak eskaini zaizkie.
[slideshow_deploy id=’3037′]
[Read more…] about Ikasturteari agur esateko ekintza ugari antolatu ditu ikastetxeakMendaur institutuko ikasleak erreka garbiketan aritu dira auzolanean
Ekainaren 5a Ingurumenaren Nazioarteko Eguna zela eta, Mendaur ikastetxeko ikasle eta irakasleak Bidasoara isurtzen den Galbaraialde erreka garbiketan aritu ziren bezperan.
Ekimen hau, Doneztebeko Udalak eta Nafarroako Gobernuak babesturiko LIFE IREKIBAI programa Europearraren baitan kokatzen da, zeina herriz herri antzeko auzolanak antolatu dituen eskualdean barna.
Ikasleen lanari esker, uda honetan erreka garbiago batez gozatuko dute denek. Esker mila, bada, auzolanean aritu diren guztiei!
[slideshow_deploy id=’3006′]
Ez-ohiko deialdiko azterketa egutegia
2018/2019 ikasturteari akabera emateko, ekainaren 18, 19 eta 20an ez-ohiko deialdiko azterketak burutuko dira.
Egun horietan, ekaineko ohiko ordutegia izanen dute ikasleek: goizeko 9etatik, eguerdiko 3rak bitarte. Beraz, autobus zerbitzuak ikasle garraiatuak betiko ordu eta geltokietan jaso eta utziko dituzte.
Azterketen egutegi osoa kontsultatzeko sakatu hemen.
Martxa baten azken notak
Iragan maiatzaren 8an, urteroko hitzorduari erantzunez, Mendaur, Lekaroz, Leitza eta Donostiako Lauaizeta institutuetako ikasleek, musika kontzertua eskaini zuten Doneztebeko Ezkurra frontoian.
Aurtengoa, ordea, egun berezi-berezia izan zen, kontzertu hauen hastapenetik euren antolaketan ibili den Mirari Telletxea Musika irakaslea, gurean arituko den azkena izanen baita. Izan ere, aurrerantzean gure lankideak bere ibilbidea eskualdetik kanpo segituko baitu.
Atzean Mirarik uzta oparoa uzten du: 20 urtez jarraian eskualdean eskainitako musika kontzertuak. Eta zer esanik ez, 20 belaunaldietako neska-mutilei irakatsitako hamarnaka eta hamarnaka kanta.
Edonon dela ere, Mirarik bere doinu goxoa zabaltzen segituko duela jakitun, etorkizunean zorterik hoberena opa diogu.
Behean, Doneztebeko kontzertuaren argazki galeria ikusgai duzue.
[slideshow_deploy id=’2884′]
Ingeleseko azterketa finalen datak argitaratu dira
Mendaur Institutuko Urrutiko Hizkuntza Ofizialeko ikasleei nahiz gure ikastetxean That’s English programa burutzen ari direnei, azterketa finalak egiteko garaia heldu zaie.
Zehazki, maiatzaren 17an That’s Englisheko ikasleen txanda izanen da: Module 2, 15:30etan; Module 5, 16:30etan, eta Module 10, 18:30etan.
Urrutiko Hizkuntza Ofizialeko azterketei dagokienean (EOIDNA), B1 ziurtagiria lortzeari begirako froga maiatzaren 20an burutuko da; B2 mailakoa, aldiz, hilaren 28an. Biak ere 16:30etan, Mendaur Institutuko liburutegian.
Ohiko deialdiko berreskurapenak maiatzaren 23, 24 eta 27an burutuko dira
Iaz egin bezala, aurten ere ohiko deialdiko berreskurapen azterketak maiatza bukaeran eginen dira. Zehazki, maiatzaren 23an (osteguna), 24an (ostirala) eta 27an (astelehena).
Deialdi honetara, edozein ikasgaitan ebaluazioren bat suspendituta duten ikasleak aurkeztu beharko dira.
Berreskurapen egutegia arloka antolatu da. Gainera, ikasleek azterketak egiteko beharrezko lasaitasuna eta denbora eduki dezaten, froga guztiak liburutegian burutuko dira, eta 90 minutuko iraupena izanen dute.
[Read more…] about Ohiko deialdiko berreskurapenak maiatzaren 23, 24 eta 27an burutuko diraKorrika 21 Donezteben
Korrikarien eskutik, aurreko astelehenean une ziragarriak bizi izan genituen.
970.a zen Mendaur Institutuak, San Miguel Eskola eta bi ikastetxeetako guraso elkarteekin batera hartutako kilometroa. Eta euren ordezkaritzan Eñaut Setoain ikaslea, Bittori Mendiburu maistra, eta Itziar Azpiroz nahiz Izaskun Huarte amak izan zuten Euskal Herri osoan barna igandera arte eskuz esku ibiliko den Korrikaren lekukoa eramateko ohorea.
Hamaika Telebistari esker, une horiek berriz ere gogora ekartzeko aukera duzue behean.
Mendaur ikastetxeak II. Argazki Rallya antolatu du
Iaz egin bezala, aurten ere 2019/2020 eskola agenda nahiz irakasleen koadernoa apainduko duen argazkia Mendaur Institutuko ikasle batek egina izatea nahi genuke. Zentzu honetan, ikastetxeak bere II. Argazki Rallya antolatu du.
Aurtengo lehiaketaren gaia jarduera osagarriak izanen dira. Beraz, bertan parte hartu nahi dutenek, ikastetxeak maiatzaren 15a bitarte antolaturiko eskolaz kanpoko ekintzetetako irudiak jaso beharko dituzte.
[Read more…] about Mendaur ikastetxeak II. Argazki Rallya antolatu du