2017/2018 ikasturteko ikasle taldeak
2017/2018 ikasturte honetan 9 ikasle talde izanen ditugu, aurrekoan baino bat gutxiago. Izan ere, aurten PMAR taldea osatzeko behar beste ikaslerik matrikulatu ez denez, taldea desagertu baita. Edonola ere, ikasle kopurua ia-ia 2016/2017 ikasturtekoaren berdina da: 203 ikasle. Horietako hiruk, beren ikasketak Ipar Euskal Herriko ikastetxe batean burutuko dituzte.
Mailaz maila, ikasleak modu honetan antolatuko dira:
Mendaur DBHIko ikasle berriek, 1. DBHko bi talde osatuko dituzte: A eta B taldeak. Baina hizkuntza arloko ikasgaietan; baita Matematikak, Gizarte, eta Biologia-Geologia ikasgaietan ere, A eta B taldeetako zenbait ikaslek AB taldean elkartuko dira.
2. DBHkoa mailarik kopurutsuena izanen da beste ikasturte batez. Honela, A, B eta C taldeak mantenduko dira; eta hemen ere, zenbait ikasgaietarako, ABC taldekatzea sortuko da.
3. mailan, 1. mailan bezalaxe, bi talde arrunt egonen dira, eta AB bikoizketa taldea zenbait orduz. 4. DBHko ikasleak, beren aldetik, A eta B geletan taldekatuko dira.
2017/2018 ikasturteko eskola egutegia
4. DBHko ikasleen agur ekitaldi hunkigarria
Urtero legez, aurten ere 4. DBHko ikasleei agur esateko ordua iritsi zaigu. Eta urtero bezala, zapore gazi-gozoa utzi digu euren omenez egindako ekitaldia hunkigarriak. Izan ere, 4. DBHko ikasle gehien-gehienek tituloa eskuratu izanak ematen digun poza, ikasle hauei beraiei betiko agur esan beharrak sortarazten digun tristurarekin nahasten baita.
Agur ekitaldiari, goizeko 11:30etan, zuzendariaren hitzekin hasiera eman zaio. César Mendozak Mendaur DBHI ikastetxea bere ikasleek berezi egiten dutela azpimarratu nahi izan du. Eta 4. DBHko ikasleek aurten izandako jarrera goraipatu. Jarraian, ikastetxeak diseinatutako diplomen banaketari ekin zaio. Nobedade bezala, aurten 2016/2017 promozioko espediente hoberena lortu duen ikasleari, Itziar Agirreri, aipamen berezia egin zaio, baita oparitxo bat ere.
Gero, 4. DBHko ikasleei hitza hartzeko txanda heldu zaie. Hauek beren tutoreen eta bereziki ikastetxeko idazkari den Tere Arretxearen lana eta sostengua eskertu dute, eta bakoitzari lore sorta bana eman diete.
[Read more…] about 4. DBHko ikasleen agur ekitaldi hunkigarria
Ekainaren 19 eta 20ko ez-ohiko deialdiko azterketen egutegia
Ez-ohiko azterketa deialdiko egutegia argitaratu berri du Mendaur Institutoak.
Maila eta arlo bakoitzeko berreskurapen azterketak zein egun, ordu eta lekutan burutuko diren jakiteko, begiratu ondoko taula edo sakatu beheko esteka eta zure gailura deskargatu.
2016-2017 ikasturteko azken egunen gaineko oharra
Ikasle eta familien artean sortutako zalantzen aurrean, maila guztietako ikasleen klaseak heldu den ekainaren 16an akituko direla argitu nahi du Mendaur DBHIko zuzendaritza taldeak.
2016-2017 ikasturteko ohiko deialdiko notak, bere aldetik, tutoreek ekainaren 5etik aitzin banatuko dituzte. Eta ez-ohiko azterketak (lehengo irailekoak), ordea, ekainaren 19 eta 20an burutuko dira.
Hortaz, ekainaren 5-16 bitartean ikasleek ez-ohiko azterketak gainditzera begirako berreskuratze klaseak, edota aurten jasotako eduki eta helburuetan sakontzeko klaseak jasoko dituzte.
Egun hauetan familiaren batek beren seme-alabak ikastetxera bidaltzeko asmorik ez balu, egoera hau jakinaraziko duen egiaztagiria ekarri beharko du. Horretarako honako txantiloia erabili dezakezue.
“Mendaur” taldea Euroscola 2017 lehiaketako irabazleetako bat suertatu da
4. DBHko Itziar Agirre, Enara Beorlegi, Aiala Mariezkurrena, Raquel Morán, Aimar Sagardia eta Maider Varela; eta euren Gizarte arloko irakasle den Mikel Lakasta zoriondu beharrean gaude. Izan ere Euroscola 2017 lehiaketako Nafarroako irabazle suertatu baitira behean ikus daitekeen lanari esker.
Lehiaketa honen bitartez, 2017-2018 ikasturtean zehar Estrasburgoko (Frantzia) Europar Parlamentuko Euroscola programan parte hartuko duten ikastetxeak aukeratzen direla.
Irabazleek, Europar Parlamentuan burutuko den Euroscola programako saio batean parte hartzeko eskubidea izanen dute. Zentzu honetan, ikasle hauek bidaiaren gastuei aurre egiteko diru laguntza bat jasoko dute.
Gainera, erkidego bakoitzeko lehen bost taldeek Europar Parlamentuaren diploma bat jasoko dute, baita Euroscola Lehiaketa babesten duten estatu nahiz erkidego mailako erakunde ezberdinek eskainitako sariak ere.
2. mailako ikasleek Kanpo Frogei aurre egin behar izan diete
Iragan maiatzaren 3, 4 eta 5ean 2016/2017 ikasturteko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2.mailako ebaluazio diagnostikoa burutu zen. Jakina denez, froga hauek, Nafarroa osoko 2. DBHko ikasleek Euskeran, Gazteleran, Ingeleran, Matematiketan eta Zientzietan duten gaitasun maila neurtzen dute. Eta, hartara, ikasle hauek arloko azterketa bana egin behar izan dute egunotan.
Mendaur DBHIn, aurreko ikasturteetako emaitza onak mantentzea -eta ahal dela hobetzea- dugu erronka nagusi. Frogak jada zuzenduta, eta Nafarroako Hezkuntza Departamenduak garatutako aplikazioan datuak sartuta, gure ikasleen emaitzen txostenen zain gaude orain.
Esan beharra dago, arlo ezberdinetan ikasleen gaitasun maila islatzen duten txosten hauek, ikasturte bukaerako notekin batera familiei banatuko zaizkiela.
Bestalde, gure ikastetxea ez da Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Azken Ebaluazioan parte hartzeko aukeratua izan. Beraz, 4. DBHko ikasleek ez diote aurten -ondorio akademikorik gabekoa ere- errebalidari aurre egin beharko.
Martxoaren 28an, heldu den ikasturteari begirako guraso bilerak burutuko dira
2017/2018 ikasturterako Bigarren Hezkuntzako aurrematrikulazio kanpaina, heldu den martxoaren 29an ireki eta apirilaren 4a bitarte luzatuko da. Horren harira, martxoaren 28an Mendaur Institutoak urtero data hauekin bat egiten duten guraso bilerak burutuko ditu.
Bertan, ikasleek dituzten matrikulazio aukera ezberdinak aztertuko dira eta horretarako, zuzendaritza taldeaz gain, ikasgai horietako arduradunetako batzuk ere azalpenak emanen dituzte.
Ikasmaila bakoitzari dagokion ordua honakoa da:
- DBH: 16:15etan.
- DBH: 17:30etan.
- DBH: 18:00etan.
- DBH: 18:30etan.
Martxoaren 8ko argazki galeria
[slideshow_deploy id=’1454′]