Hasi berri den ikasturte honetako lehen guraso bilerak urriaren 9an izanen dira.
Honela, ikastetxea barrutik ezagutu nahi duten 1. DBHko ikasleen familiak 16:00etarako deituak izan dira. Ordu horretan instututan barnako bisita gidatua egiteko aukera izanen dute Bihotz Unanua zuzendariaren eskutik.
Jarraian, 16:30etan, jantokian, ikastetxeko zuzendaritza taldeak eta orientatzaileak ikasturtearen aurkezpena eginen dute. Bilerak 17:00etatik aitzin segida izanen du, oraingoan ikasleen tutoreekin talde bakoitzeko ikasgelan.