Kultura Klasikoa irakasgaiaren bidez ikasleek nahikoa ongi ikasiko dute zer ekarri dion mundu klasikoak Mendebaldeko zibilizazioari literaturaren, artearen, filosofiaren, zientziaren eta hizkuntzaren alorretan, besteak beste, beren mundua hobeki ulertu ahal izan dezaten.Hori dela eta, ikasgaian ikasiko diren alderdiak hauexek ditugu:
Mitologia: greziar eta latindar mitologiaren jainko-jainkosak, istorioak eta beraien esanahia, ahal denean gure inguruko mitologiarekin konparatuz.
Hizkuntza : gaztelaniazko hitzen jatorria, bilakabidea, grekerazko kutsua gure hizkuntzetan (batez ere zientzietako hiztegian), baita euskaran berean latinak utzi dituen aztarnak ere.
Zibilizazioa: erromatar eta greziarren eguneroko bizimodua, ohiturak, erlijioa… etab.