Gaur, apirilak 8, 14:50 aldera sartuko da Korrika 21 Donezteben, eta Mendaur ikastetxeak dena prest du euskararen aldeko lasterketa erraldoiari behar bezalako harrera egiteko.
Institutuko eta San Miguel Eskola irakasleek, ikastetxe bietako guraso elkarteekin batera erositako kilometroa, 970.a, Doneztebeko Galbaraialde zubian hasi, eta Leitzarako errepidean barrena luzatuko da gasolindegiraino.
Gaurkoan, beraz, denak animatu nahi zaituztegu gurekin batera klika egin, eta euskararen alde laster egitera!