
Mendaur DBHIko Argazki Rallyak badu irabazlea
2. DBHko ikasle den Saioa Iriarte Ibarrolak eskuratu du Mendaur DBHI Institutuko I. Argazki Rallyaren saria.
Argazki saritua, martxoaren 8an ikastetxeak antolatu lilasterketaren une bat jasotzen du. Eta irudiak transmititzen duen kalitateaz gain, duen sinbolismoarengatik merezi izan du lehenengo saria.
Horrenbestez, 30€ko erosketa txartela eskuratzeaz gain, Saioaren argazkiak heldu den ikasturteko ikasle agendaren nahiz irakasleen koadernoaren azalak apainduko ditu.
Zorionak berari, eta esker mila lehiaketan parte hartu duzuen ikasle guztiei.
Ez-ohiko deialdiko azterketen egutegia
Ostiralean, hilak 15, ez-ohiko deialdiko berreskurapenak hasiko direla eta, hemen duzue azterketen egutegi osoa.Ohiko deialdiko berreskurapenak maiatzaren 25, 28 eta 29an burutuko dira
Iaz Hekuntza Departamentuak ezarritako egutegi aldaketak direla eta, aurten ere ohiko deialdiko berreskurapenak maiatza ondarrean burutuko dira.
Azterketen egutegia hemen kontsulta dezakezue.
Hiru egun hauetan azterketak dituzten ikasleak baino ikastetxera etorriko ez diren arren, garraio eta jantoki zerbitzua normaltasunez eskainiko dira.
Eraso sexualen biktimenganako elkartasunez kalera atera dira ikastetxeko ikasle eta irakasleak
Atzo ezagutarazi zen ‘La Manada ‘ auziaren epaiak Nafarroako eta Espainiar estatu osoko jendartean piztutako suminduraren erakusle, gaur Mendaur DBHIko ikasle eta irakasleak kalera atera dira. Protesta elkarretaratzea eguerdiko 12:00etan ikastetxe pareko biribilgunean burutu da.
Malerrekako Mankomunitateak eta Doneztebeko herriak luzatutako deialdi honi atxekiz, epai honekiko desadostasuna erakutsi eta eraso sexualen biktimentzako benetako justizia aldarrikatu nahi izan du Mendaur Institutuak.
Asun Casasola Ipuin Lehiaketaren III. edizioak gure ikasle baten lana saritu du
Mendaur Institutuko 1. DBHko ikasle den Aitor Agesta zubietarrak , Asun Casasola III. Ipuin Lehiketako gazte kategoriako saria jaso zuen iragan martxoaren 15ean Irunen burututako ekitaldi batean.
III. edizio honetara 253 ipuin aurkeztu dira lau kategorietan banatuta: helduen kategoria euskaraz, helduen kategoria gazteleraz, gazte kategoria gazteleraz eta gazte kategoria euskaraz. Azken honetako irabazle suertatu da, hain zuzen ere, Aitorren narrazio laburra.
Gogoratu beharra da, aurtengo lehiaketa ‘EZ da EZ’ lelopean aurkeztu zela azaro ondarrean, eta berdintasunaren aldeko jendartea bultzatzea eta genero indarkeria baztertzea duela helburu. Zentzu honetan, epaimahaiak bereziki baloratu ditu indarkeria matxistaren aurkako borroka ikuspegi baikor batetik islatzen zuten ipuinak.
Aitor Agestarekin batera, Ainara Elizondo, Juan de Molina eta Inés Rodriguez ere saria jaso dute. Zorionak guztiei!
Martxoaren 8ko ekitaldien argazki galeria
[slideshow_deploy id=’2109′]
Heldu den ikasturteari begirako guraso bilerak martxoaren 20an burutuko dira
Laster 2018/2019 ikasturterako aurrematrikulazio kanpaina hasiko dela eta, Mendaur DBHI ikastetxean guraso bilerak burutuko dira. Zehazki martxoaren 20an, asteartearekin, institutuko liburutegian izanen dira honako ordutegiotan:
- DBH: 16:15etan.
- DBH: 17:30etan.
- DBH: 18:00etan.
- DBH: 18:30etan.
Bertan, ikasleek dituzten matrikulazio aukera ezberdinak aztertuko dira (aukeragaiak, ibilbideak…); eta horretarako, zuzendaritza taldeaz eta orientatzaileaz gain, ikasgai horietako arduradunetako batzuk ere azalpenak emanen dituzte.
Berdintasuna inoiz baino ozenago aldarrikatu da Donezteben
2018ko Emakumenaren Nazioarteko Eguna, istorikotzat jo dute askok. Gure eskualdean ere aunitz izan dira antolatutako ekitaldiak, baita M8ko greba feministarekin bat egin dutenak ere.
Mendaur ikastetxeak ere bere aletxoa jarri nahi izan du; eta, beste urte batez, ekimen ezberdinak burutu ditugu egun berezi honetan aldarrikapena eta ospakizuna uztartu asmoz.
Honela, goizeko 10:00etan, pankartak eskutan institutuko ikasle eta irakasleak kalejiran urbildu ginen Santa Luzia plazarantz, jarraian ikastetxeak antolatutako ‘Lilasterketari’ hasiera emateko.
Ondoren, ‘Denok zu’ kantaren doinuei egokitutako flashmobak denok dantzan jarri zituen. Eta goizeko ekitaldiei akabera emateko, Malerrekako Mankomunitateko ordezkari batek gizon eta emakumeen arteko berdintasuna aldarrikatzen zuen mezua irakurri zuen.
[Read more…] about Berdintasuna inoiz baino ozenago aldarrikatu da Donezteben
Ikastetxeko klaustroak Lekarozko Institutuko Euskara Departamentuari babesa eman dio
Urtarrilaren 14n Diario de Navarran ‘Sí de adoctrina’ izenburupuean Baztango UPNko zinegotzi batek argitaratu zuen iritzi artikuluaren harira, non Lekaroz BHIko Euskara Departamentuaren aurkako akusazio larriak jaurtitzen ziren, Mendaur Institutuko irakasle taldeak Lekarozeko lankideei euren babesa eman nahi izan die.
Zentzu honetan, Doneztebeko klaustroak Lekarozko Euskara Departamentuak argitaratuko duen prentsa oharrari atxekimendua eman dio.
Prentsa oharra bere osoan irakurtzeko sakatu hemen.








