Eguberrietako oporrei ongietorri eman eta 2018 urtea behar bezala agurtzeko, goizean goizetik ospakizunetan murgilduta ibili dira Mendaur DBHIko ikasle-irakasleak.
Honela, gelak txukundu ostean, truke azokako material guztia jantokian erakusgarri paratu dute. Azokari hasiera eman aurretik, ordea, gabon kantak abestu dituzte txirula, kitarra eta perkusioaz lagundurik; baita Ilazki Cruzi Gabonetako postal lehiaketako saria eman ere.
[Read more…] about 2018 urteari ilusioz gainezka agur esan diogu









