Ikastetxeak Haritz-Berri Fundazioarekin batera martxan duen ‘Drogarik gabeko heziketa: kontsumoen prebentzio eta esku-hartzea’ programaren karietara, ostegun honetan, hilak 21, bilera antolatu du Mendaur Institutuak.
Programaren izenak berak dion bezala, droga kontsumoaren prebentzioa lantzeko ekimen bat da hau, eta hurrengo bi ikasturtetan segida izanen du aurten DBHko 1.mailan dauden ikasleekin.
Orain arte emandako pausuen artean, ikasleei test batzuk pasa zaizkie. Jasotako erantzunei esker zenbait alderdi neurtu ahal izan dira, guztiak ere balizko kontsumoarekin lotutakoak.
Presezki, osteguneko bilera test hauen bitartez bildutako erantzunak eta hauetatik ondorioztatzen dena familiekin partekatzeko balioko du.
Bilera ikastetxeko liburutegian izanen da arratsaldeko 17:00etan.
Utzi erantzuna