Bihar azaroak 25, Indarkeria Sexistaren Aurkako Eguna, izanen dela eta, Donezteben erakunde ezberdinek deitutako mobilizazioarekin bat egin du Mendaur DBHI ikastetxeak.
Honela, ikasle nahiz irakasleek eguerdiko 12:00etan instituto pareko belazean deituriko elkarretaratzean parte hartu dute, gaurko egun grisa kolore morez argituz. Izan ere, emakumeen kolorea nagusi izan baita gaurko egunean, arropa morea jantzita etortzeko ikastetxeak luzatutako deialdiari askok erantzun baitiote.
Kontzentrazioan, moreaz gain, emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako sinbolo bihurtu den kolore bereko eskua ere present egon da; baita musika ere. Egunari trikitixa doinua, maila ezberdinetako ikasleek jarri diote; eta hitza, bertako beste neska talde batek.
Utzi erantzuna