Dakizuenez, ikastetxeen itxierak irauten duen bitartean ikasleek etxean jarraitu beharko dute beren ikasketa prozesua egiten, ahal den neurrian ikasturteko edukietan aitzinera eginez irakasleek telematikoki igorritako materialaren bidez.
Egin beharreko lanen bidalketa eta jasotzea sinplifikatzeko eta familien koordinazioa errazte aldera, gaur bertan Mendaur Institutuak zuen eskura web orri bat paratu du. Bertan, taldez talde kontsultatu ahal izanen da egunotan irakasleek etxerako bidalitako lana.
Helburua da ikasleek egunez egun eta ikasgaika lanerako ohiko eskema jarraitu ahal izatea, mota eta arlo desberdinetako ariketen bidez.
Irakasleek etengabe eguneratuko dute bertako informazioa, hortaz, komenigarria litzateke web orria maiztasunez begiratzea.
Utzi erantzuna