Agintariek koronabirusaren hedapena seiheste aldera hartutako neurrien ondorioz, Mendaur DBHik Aste Santura arte programatutako jarduera osagarri guztiak bertan behar utzi behar izan ditu.
Horrela bada, ez dira eginen Lekarotz eta Berako institutuetara eta Elizondoko Lanbide Heziketako eskolara egitekoak ziren bisitak, hala nola Navarro Villoslada ikastetxeko antzerki taldeak eskainitako ikuskizunean parte hartzeko Iruñera egin behar zen ateraldia.
Era berean, apirileko lehen astean zehar egitekoak ziren Aste Berdea, Royanen egitekoa zen murgilketa linguistikoko egonaldia eta Erromarako Ikas-bidaia ere bertan behera geratu dira.
Jarduera hauetakoren bat beste data batzuetan egitea erabakiko balitz, kaltetutako familiei ohiko bideetatik jakinaraziko zaie.
Utzi erantzuna